Aipagarrienak

Printer-friendly versionSend to friend
Ondare_linguistikoa.jpg

- "ZER IKUSI, HA IKASI" Hamaika telebistaren erreportajea:

         - Lehenengo zatia

         - Bigarren zatia

 

- Uribe kostako hizkuntza ondarea jaso eta zabaltzeko lankidetza hitzarmena

2010eko otsailaren 10ean Uribe Kostako hizkuntza ondarea jaso eta zabaltzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten Getxon Erandio, Getxo eta Leioako Udalek eta Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak.

 

Zenbait izan dira hitzarmenaren aurretik Udal bakoitzak zein Mankomunitateak bere kabuz egindako lanak hizkuntza ondarea eta etnografia batze aldera. Hemendik aurrera, ordea, erakunde hauen guztien elkarlanaren bitartez ekingo zaio Uribe Kostako hizkuntza eta kultura ondarea aztertu eta gizarteratzeari.

 

Hitzarmen honetan oinarrituta ondorengo lanak egingo dira datozen urteotan:

 

Ondarea ezagutzera emateko, kultura interesa sortzeko eta ordezkatzen dugun ingurua eta historia hobeto ezagutzen laguntzeko monografikoak egin eta argitaratuko dira. Monografia bi egingo dira: bata ahozko tradizio errimatuari buruzkoa, herri egutegiari eta Uribe kostako mitologiari buruzkoa bestea.

 

Labayru Ikastegia izango da lanaren arduraduna.

 

- IZARREN DISTIRA (URIBE KOSTA 2009)

 

- NAHI DUDALAKO: DBHn euskaraz ikasi duten gazteek hortik aurrerako ikasketak ere (batxilergoa eta lanbide heziketa) euskaraz egitea da egitasmoaren xedea.

Egitasmoaren berri emateko 6000 diptiko inguru banatu dira etxez etxe. Diptiko horietan kanpainari buruzko informazioa jasotzen duen web gunearen berri eman zaie eta web gune horretan Bizkaian D eredua eskaintzen duten ikastetxeen zerrenda ikusteko aukera izan dute gazteek. Informazio horrekin batera, hainbat sari irabazteko aukera ere izan dute web gunera sartu diren gazteek.

 

- EUSKARA, ESKAINTZARIK ONENA CD-A: Merkataritzan euskararen erabilera sustatzea da egitasmoaren helburua.

Merkataritzako arlo ezberdinetan euskararen erabilera sustatzeko CDa garatu dute egitasmoan parte hartu duten udalerriek. CDak lau atal ditu (hiztegia, kartel ereduak, idazkiak eta argibideak) eta euskara hutsez eta ele bietan egin dira merkatari eta ostalari guztiengana heldu asmoz. Guztira 17 udalerrik parte hartu dute egitasmoan eta 2000 ale baino gehiago argitaratu dituzte. CDan dagoen informazioarekin web gunea ere egin dute eta hori da atal honetan ikusgai duzuena.

 

- MERKATARITZA EUSKALDUNTZEN: HEMEN EUSKARAZ ATSEGINEZ

 

- BERBALAGUN URIBE KOSTA

Izena emateko tefefonoa: 605 773 541 (Fakun Aznarez)

e-posta: berbalagunuribekosta@hotmail.com

 

- Kirolean euskaraz: Euskararen erabilera eskolako kirol esparruan sustatzeko sentiberatze-kanpaina da.

Egitasmo honen hartzaileak, batik bat, eskolan dabiltzan eta kirol-jardueraren batean aritzen diren neska-mutilak dira (6-16 urtekoak), eta haien gurasoak. Aldi berean, udalaren kirol instalazioetako erabiltzaileek jasoko dute kanpainaren berri. Kanpainak bi motatako euskarriak dauzka: paperezkoak (posterrak, liburuxka, egutegia) eta elektronikoak (mikroweb-a, animatzeko oihuak deskargatzeko plataforma). Paperezko euskarriei dagokienez, hainbat tamainatako 2000 poster, 25000 liburuxka eta 40000 egutegi inguru banatuko dira parte hartzen duten herriotako ikastetxe eta kirol-instalazioetan.