BERBALAGUN

Printer-friendly versionSend to friend
Berbalagun_2011.jpg
Martxan da aurten ere Uribe Kostako Berbalagun egitasmoa eta bertan parte hartu nahi duenak zabalik du matrikulatzeko epea. Uribe Kostako mankomunitatean biltzen diren herrietan, euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta ez dutenak elkartu nahi dira euskara praktikatzeko, hobetzeko edota plazara ateratzeko helburuarekin.
 
Ekimen honetan, lau pertsona inguruko taldeak elkartuko dira, euskaldun zaharrak eta berriak tartekatuz. Astean ordu betez geratzea adostuko da hasieran, taldekideek, beraiek, aukeratuko dute non eta noiz gelditu, zer egin e.a.
 
Horrez gain, Berbalagunak bilduko dituzten ekintzak ere antolatuko dira, irteerak, afariak… modu honetan, euskararen harreman sareak gehiago zabalduz.
 
Talde hauen jarraipena egiteko, arazoak konpontzeko, informazioa zabaltzeko zein zalantzak argitzeko arduradun baten laguntza izango da eta bera arduratuko da taldeen osaketaz, ekintzen antolaketaz…
  
Izena emateko:
 
                   Telefonoa: 605 77 35 41 (Irantzu)

                        Posta elektronikoa: berbalagunuribekosta@hotmail.com