EUSKARA IKASTEKO PROZESUAREN GAINEKO INFORMAZIO OROKORRA

Printer-friendly versionSend to friend
 
EUSKARA IKASTEKO PROZESUAREN GAINEKO INFORMAZIO OROKORRA
 
EUSKALDUNTZE-ALFABETATZEA. Oinarrizko kontzeptuak
Euskalduntzea euskararik ez dakienari euskara irakastea da. Alfabetatzea, aldiz, lehendik euskalduna denari euskaraz irakurtzen eta idazten irakastean datza.
Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea 16 urtetik gorako biztanleei dagokie, adin horretatik beherakoen euskalduntzea eta alfabetatzea irakaskuntza sistemari baitagokio. Helduen euskalduntzea eta alfabetatzea, nagusiki, euskaltegien bidez bideratzen da. Horrez gain, egon badaude Hizkuntza Eskola Ofizialak.
Euskalduntze-prozesua bideratzeko Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua (HEOK) da oinarria. Kurrikuluak euskalduntze-alfabetatze prozesua lau mailatan banatzen du:
*                  Lehenengo maila edo oinarrizkoa. Ikaslea, maila hau menderatzean, gauza izango da ohiko elkarrizketak –lagunartekoak– euskaraz egiteko. Testu motzak irakurri eta ulertzeko eta zailtasun handirik gabeko testuak idatzi ere egingo ditu. 
*                  Bigarren mailan, lehenengoan ikasitakoa indartzeaz gain, ikasleak barneratu egingo ditu lortutako gaitasun eta ezagutzak eta euskaraz ekoizten hasiko da. Askatasunez ibiliko da hizkuntza testuinguru zabalagotan, ahoz zein idatziz. 
*                  Hirugarren mailan ikaslea normal arituko da solasaldi orokorretan eta zuzen eta jariotasunez komunikatzeko gai izango da. Ez du eragozpenik izango entsegu, eleberri, ipuin eta beste literatur motei heltzeko; era berean, gutunak, artikuluak eta testu arruntak idazteko gai izango da. 
*                  Laugarren mailak euskara tekniko eta zientifikoaren eskakizunak beteko ditu. Maila honek ikaslea gai egingo du teknikaren eta zientziaren testuingurutan euskaraz aritzeko. Era berean, maila jasoko testu idatziak normal ulertzeko gaituko du eta hizkuntz maila formal eta informalak iaioki menderatuko ditu. Idatzizkoan, berriz, inolako eragozpenik gabe helduko dio edozein idazki-motari.
Helduen euskalduntze eta alfabetatzean gaur egun, Kurrikuluarekin batera, oso tresna garrantzitsua da Europako Erreferentzia Marko Bateratua. Dokumentu horrek laguntza handia eskainiko die irakasle eta ikasleei, besteak beste, kurrikuluak eta programak garatzeko, helburuak zehazteko eta gaitasunak neurtzeko eta ebaluatzeko estandar bateratuak eta baliokideak erabiltzeko.
EUSKALTEGIAK
EAEko euskaltegiak, izaera juridikoari dagokionez, publikoak edo pribatuak dira. Publikoak udalen eskuetan daude (Udal euskaltegiak). Euskaltegi pribatu asko federazioetan bilduta daude (AEK, Elkarlan, Batuz, IKA), eta beste hainbat federatu gabe daude. Horiei erantsi behar zaizkie auto-ikaskuntza zentro homologatuak. Zerbitzu hori, berariazko zentroetan ez ezik, EAEko beste hainbat eta hainbat euskaltegitan (auto-ikaskuntza zerbitzua eskaintzen duten euskaltegiak) eta Euskal Herritik kanpora ere eskaintzen da (Auto-ikaskuntza Euskal Herritik kanpora).
 
Halaber, badira helduei euskara irakasteko zentroak Euskal Herritik kanpora ere, baina helburuak, erritmoa eta ikasle-motak era askotakoak dira.
INGURUKO EUSKALTEGIAK
*                  SOPELANAKO UDAL EUSKALTEGIA
Enrike Urrutikoetxea, 10 (Sopela)
          94-676.31.54
*                  URIBE KOSTAKO AEK
Iberrebarri plaza, 5 (Gorliz)
94-677.36.46
 
 
 
EUSKARAREN EZAGUTZA EGIAZTAGIRIEN ARTEKO BALIOKIDETZAK HIZKUNTZEN EUROPAKO ERREFERENTZIA MARKOARI EGOKITUAK
Euskara-egiaztagirien baliokidetzari buruzko 48/2009 Dekretuak euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulu eta ziurtagirien arteko baliokidetzak finkatu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratura egokitzen ditu. Dekretu berri honek Apirilaren 8ko 64/2008 Dekretuak kanpoan utzi zituen titulu eta ziurtagiri batzuk bere baitan jaso ditu. Era honetara, irakaspostuen 1. eta 2. hizkuntza eskakizunak eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako ziurtagiriak baliokidetu eta Europako erreferentzia markoaren aurreikuspenetara ekarri dira.
Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren B1, B2, C1 eta C2 mailekin parekatzen ditu HAEE-IVAP-ek, HABEk, Osakidetzak, Ertzaintzak, Hezkuntza Sailak, Euskaltzaindiak eta Hizkuntzetako Eskola Ofizialek emandako agiriak, bakoitzaren baliokidetzak ezarriz. DEKRETU berria. 
IKASLEENTZAKO DIRU-LAGUNTZAK
HABEren diru-laguntzak
Nork eskura ditzake HABEren diru-laguntzak?
Dirulaguntza hauek eskuratu ahal izateko, 4 baldintza hauek bete behar dira:
*               2009ko martxoaren 20tik 2010eko abuztuaren 31 bitartean euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro batean ikasle izatea.
*               HABEren euskara maila edo baliokide bat egiaztatu izana:
*                       HABEren deialdiei dagokienez, 2009ko bigarren deialdian edo 2010eko lehen deialdian HABEren maila bat egiaztatu dutenek.
*                       2009ko Baliokidetza-Dekretuaren bitartez HABEren mailen baliokide diren euskara-mailak (IVAP eta Osakidetzako hizkuntza eskakizunak, EGA, Hizkuntza Eskola Ofizialak…) egiaztatutakoen kasuan, 2009ko irailaren 1etik 2010eko abuztuaren 31ra bitartean egiaztatuak.
*               Beti ere, ikasleak egiaztatu duen mailari dagozkion ikasketak euskaltegi/zentroan burutu baditu azken hiru ikasturteetan.
*               Ikasleak berak kostu bat ordaindu izana euskaltegiari ikasketa horiengatik.
Nori ez dagokio HABEren dirulaguntza?
Euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro batean ikasle izanda HABEren euskara-maila edo baliokide bat egiaztatuta ere, jarraian aipatzen diren kasuetan ez dute HABEren dirulaguntza hauek jasotzeko eskubide izango:
*               Azken hiru ikasturteetan (2007-08, 2008-09 eta 2009-10), euskaltegietako matrikulazioaren kudeaketarako aplikazioaren arabera, euskaltegi edo autoikaskuntza zentroan ikasitako mailak baino beheragokoa egiaztatzen dutenek.
*               Herri Administrazioak finantzatuta eskolaratu diren ikasleek.
*               Lehendik egiaztatutako maila bera edo beheragoko bat egiaztatu dutenek. Kontu izan, ondorio hauetarako, edozein baliokide har daitekeela kontuan. Adibidez, IVAPeko 2. H.E.a lehendik egiaztatua duen ikasle batek aurten HABEren 1. edo 2. maila egiaztatzen badu, ez du laguntza hauetarako eskubide izango.
Noiz bete behar da eskaera-orria eta HABEn entregatu?
www.habe.euskadi.net web orriaren bitartez datu-orria osatzeko epea 2010eko irailaren 7tik urriaren 6ra bitartekoa izango da, biak barne.
Eskaera-orriak HABEn entregatzeko azken eguna 2010ko urriaren 7a izango da.
Zenbat diru eskura dezake ikasleak?
*               Egiaztatu den maila bakoitzeko jarraian zehazten den kopurua eskura dezake gehienez ikasleak:
*                       HABEren 1. maila edo baliokidea: 870 euro
*                       HABEren 2. maila edo baliokidea: 630 euro
*                       HABEren 3. maila edo baliokidea: 460 euro
*                       HABEren 4. maila edo baliokidea: 400 euro
*               Irizpide nagusi bezala, ikasleak ezin dezake eskuratu berari euskaltegian/zentroan 2007-08, 2008-09 eta 2009-10 ikasturteetan ikastea kostatu zaiona baino gehiago. Horretarako, norberak ordaindutakoa eta jasotako beste dirulaguntza publikoak izango dira kontuan.
*               1.850.000 euro aurreikusi dira dirulaguntza hauetarako. Kopuru hau eskari guztiei erantzutera helduko ez balitz, hainbanaketa egin beharko litzateke.
Noiz erabakitzen eta eskuratzen da?
Abenduaren 15aren inguruan esleituko dira dirulaguntzak, eta HABEren web orrian argitara emango.
Urtea amaitu aurretik eskuratzen du ikasleak eskaera-orrian adierazitako kontu korrontean.
 
 
 
MATERIAL BALIAGARRIA IKASLEENTZAT