EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZAK
EUSKARA SUSTATZEKO EKINTZAK
Oporretan txangora
Aste Santuko oporrak gero eta hurbilago daude eta zenbait arrazoirengatik neska-mutilek ez diote mami osoa ateratzen oporraldiari: eguraldi txarra dagoelako, senitartekoek oporrik ez dutelako eta abar. Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak Euskal Herrian zehar egun bateko hiru txango proposatzen dizkie lehen hezkuntzako umeei.
Ekintza euskara hutsez izango da eta honakoak izango ditu helburu: haurren artean euskararen erabilera bultzatu, haurrengan ingurunearekiko ezagutza areagotu, haurrak historia eta naturara hurbildu, gizakiaren eta naturaren arteko hartu-emanaz jabetu, herri desberdinetako errealitateaz jabetu eta gurearekin konparatu, arte-mota ezberdinak ezagutu eta ulertzen saiatu, oporraldian haurrentzako alternatiba hezitzailea sustatu, adin-tarte bereko neska-mutilen arteko harremanak bultzatu, gauza berriak ikusi eta barneratu eta noski, ondo pasatu.
.jpg)
Euskararen Nazioarteko Eguna 2009
Urtero Euskararen Nazioarteko Eguna (Abenduak 3) ospatzeko hainbat ekintza antolatzen dira bai herri-mailan eta baita Sopelanako ikastetxeetan ere.
Informazio gehiagorako jaitsi eskuorria.

Uribe Kostako Mankomunitatearen Ipuin-lehiaketa
Urtero Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak urritik aurrera Ipuin Lehiaketa antolatzen du haur eta gaztetxoen euskarazko literatur-sormena sustatzeko. Aurtengoa XII.a izango da. Parte hartu ahal izango dute lehen hezkuntzako 2. eta 3. zikloko ikasleek, DBHko lehengo eta bigarren zikloko ikasleek eta 16 urtetik gorakoek.
Hona hemen ipuin lehiaketa
_0.jpg)
GabonetaKo ekintzak
- Neguko Euskal Agenda
Aurten ere, iaz bezala, hainbat dira Euskara Zerbitzuak azaroaren azken asteburuan eta abenduaren lehen asteburuan antolatutako ekintzak. Ekintzok ume zein helduri zuzenduta daude eta euskaraz gozatzeko aukera izango dute.


- Olentzeroren abestien lehiaketa
Uribe Kostako ikastetxe zein ikastolei zuzenduta ekintza dugu hau. Ikasleek hilabete oso bat izango dute abesti bana asmatzeko eta abenduaren 11n Olentzero bera joango da euren geletara abestiak jaostzera.

- Olentzeroren filma
Haur Hezkuntzako laugarren eta bosgarren mailako ikasleak eta Lehen Hezkuntzako lehen et abigarren mailakoak Urdulizko Kultur Etxera joango dira “Olentzero eta oparien ordua” izenburuko filma ikustera.

- Olentzeroren antzerkia
Aurten ere Deabru Beltzak taldea izango da “Olentzero eta edabe magikoa” izeneko antzerkia eskainiko duena.
Antzezlana abenduaren 21ean eta 22an eskainiko da Kurtzio Kultur Etxean (18:00) eta abenduaren 23an, berriz, Urdulizko Kultur Etxean (18:00).








