EUSKARA SUSTATZEKO KANPAINAK

Printer-friendly versionSend to friend

 

Uribe Kostan Euskara Zerbitzua zerbitzu mankomunatua da. Hots, euskarari dagozkion alor guztiak Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren eraginpean daude.
Euskara Zerbitzua 1997. urtean jaio zen.
Gaur egun, Euskara Zerbitzuaren bi arloak, itzulpengintza arloa eta normalizazio arloa, 5 langilek osatzen dute: 4 teknikarik eta itzultzaile batek.
Harremanetarako informazioa: euskera4@uribekosta.org
 
URIBE KOSTAKO ZERBITZU MANKOMUNITATEKO EUSKARA ZERBITZUA
 

 

 

EUSKARA SUSTATZEKO KANPAINAK

 
Aurrematrikulazio kanpaina
 
2-3 urteko haurren aurrematrikulazioan D eredua bultzatzeko kanpaina da. Buzoneo eta ikastetxeen bitartez honakoak banatzen zaizkie aurten adin-tarte horretako seme-alabak dituzten gurasoei:
 
 
 
 
Avisenac euskalduntzen! EUSKAL ABIZENAK EUSKAL GRAFIAZ
 
 
Zure abizena euskal grafiaz jarri nahi duzu?
 
Erdarazko grafiaz idatzita dauden euskal jatorriko abizenak euskarazko grafiaz jartzea da helburua. Askotan, euskal jatorria duten deiturak gaztelaniaren ortografiarekin idatzita ikusten ditugu. Euskara orain dela urte gutxi arte ofiziala ez izatearen ondorioz gertatu da hau.
 
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak egoera hau ikusirik, euskal abizenak normalizatu nahi dituzten uribe kostarrak bere deiturak euskal grafiara aldatzera animatu nahi ditu.
 
Non aldatzen dira deiturak? Deitura-aldaketak Getxoko Erregistro Zibilak gauzatzen ditu:
 
GETXOKO ERREGISTRO ZIBILA
Foru kalea,10
48992 Getxo (Bizkaia)
Telefonoa 94 602 39 70
Ordutegia: 9.00etatik 14.00ak arte (astelehenetik ostiralera)
 
    
 
 
Euskarazko produktuen katalogoa
 
Katalogo horretan euskaraz argitaratzen diren produktu berrienen informazioa aurkitu ahal da, musika arloko produktu, informatika, bideo, DVD, liburu, komiki, jostailu eta joko edota aldizkariei buruzkoa, eta informazio guztia esku artean dela oparirik onena aukeratu ahal izango da, hizkuntza faktorea ere kontuan hartzen den bitartean. Honakoa da 0-14 urte bitarteko haurrei banatzen zaiena:
 
·         Gutuna Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko lehendakariak sinatuta
·         Katalogoa (www.katalogoa.org)
 
 
 
Euskaltegian matrikulatzeko kanpaina
 
Irailean euskaltegian matrikulatzeko epea zabalik! Aurten Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak honako ikastaroak eskainiko ditu:
 
Aisa etorkinentzako hizkuntza-harrera ikastaroak.
 
 
Habe Gurasoentzako euskara ikastaroak.
 



 
 
Esadazu euskaraz
 
1-6 urteko haurren gurasoei zuzendutako kanpaina da euren seme-alaben euskalduntzerako garrantzitsuak diren hainbat aholku iradokitzeko. Buzoneo eta ikastetxeen bitartez honakoak banatu zaizkie aurten adin-tarte horretako seme-alabak dituzten gurasoei:
 
·         Liburuxka 
·         Oparia (Askari-poltsa)
 
 
 
 
Ku-Ku
 
0-1 urte bitarteko seme-alabekin euskaraz hitz egiten hasteko kanpaina da hau. Buzoneo eta ikastetxeen bitartez honakoak banatu zaizkie aurten adin-tarte horretako seme-alabak dituzten gurasoei:
 
·         Liburuxka
·         CD-a
·         Oparia (Adur-zapia)
 
 
 
 
ZEUREA DA AUKERA
 
DBKko ikasleen artean euskara sustatzeko kanpaina da. Kanpainaren helburua B eta D ereduetan ikasten ari diren gazteak DBHOn (Batxilergoan zein Lanbide Heziketan) ere euskarazko ereduetan jarraitzera animatzea da.
 
 
 
KOSTABARRI
 
Kostabarri aldizkarian Uribe Kostako udalerrietako Agenda 21eko prozesuari lotutako gaiak lantzen dira: herritarrak kontzientziatzeko kanpainak, abian jarritako proiektuak, ekitaldiak, eta abar.

Aldizkaria Uribe Kostako herritar guztiei bidaltzen zaie, eta Uribe Kosta Mankomunitateko web orrian jartzen da, irakurri nahi duenak eskura izan dezan.

 
 
 
Gabonetan ere euskaraz irakurri
 
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak urtero-urtero antolatzen du “Gabonetan ere euskaraz irakurri” izeneko kanpaina. Garaiaz baliatuta, Uribe Kostako 3 eta 7 urte bitarteko ume guztiei liburu bana bidaltzen zaie euskaraz. Umearen adina kontuan hartuta, bi liburu banatuko dira: Atik Zra, Mozart eta musikaz batera (3-5 urte bitartekoentzat) eta Gorputz osorako poemak (6 eta 7 urtekoentzat).
 
 
Liburuarekin batera Olentzerori idazteko gutuna ere bidaltzen da.
 
 
 
 
Sareko Euskarazko Produktuen Katalogoa
 
  Euskarazko Produktuen Katalogo berria paperean eta sarean, haur eta gazteentzako ehunka produkturekin.
Hurrengo egunotan banatuko dira 240.000 ale Euskal Herri osoan.
Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota bideoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute, beste urte batez —aurtengoa 12. edizioa da—, Euskal Herriko 135 udal eta mankomunitatetako Euskara Zerbitzuk. Euskal Herriko hainbat lurraldetako teknikariak elkarlanean aritzen dira katalogoa prestatzeko, eta, alde horretatik, garrantzi berezia dauka egitasmoak.
Gurasoentzako eta 16 urte bitarteko haur eta gazteentzako ehunka erreferentzia biltzen ditu edizio berri honek. Merkatuan dauden produktuen artean hautaketa egin da, berritasuna, egokitasuna eta kalitatea kontuan hartuta; eta zortzi ataletan sailkatuta jaso dira: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzako produktuak. Gainera, produktu bakoitzaren gutxi gorabeherako prezioa ematen da, eta zenbait ataletan adinaren araberako banaketa egiten da.