Berdintasun zerbitzua
AURKEZPENA:
Azken urteotan, aurrerapausu ukaezinak eman dira emakume eta gizonen arteko berdintasunaren arloan. Eta hori guztia bi eragileren errebindikazioei esker gertatu da: batetik, mugimendu feminista, eta, bestetik, oinarrizko eskubideak lortu eta bazterkeriak desagertaraztearen aldeko emakume mugimenduak.
Errebindikazio horiek agerian jarri eta oraindik jartzen dute noraino dauden errotuta emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak, eta begi bistan uzten dute kultur eta gizarte estereotipoetan oinarrituta daudela. Horregatik, bada, botere publikoen esku hartzea ezinbestekoa da gizartearen esparru guztietan beharrezko eta benetako berdintasuna lortzeko.
Gero eta berdintasun handiagoa izango duen gizartea ahalbidetzeko politikak udalez gaindiko organoetatik ez ezik, udal esparrutik (eta gure kasuan mankomunitate esparrutik) ere bultzatu behar dira, pertsonengandik hurbilago gaude eta. Horrela, duela 3 urtetik hona, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak Emakume eta Gizonen arteko Berdintasun Saila du. Mankomunitateko sail honek teknikari kualifikatua du atxikita.
Berdintasun Zerbitzuak modu aktiboan txertatu nahi du emakume eta gizonen arteko berdintasun printzipioa udal egituretan eta egitura mankomunatuetan, bai eta ekintza publikoko maila guztietan ere. Eta horretarako, herritarren sentiberatzea eta parte hartzea bultzatzen da, gaur egungo ezberdintasun egoerak aldatzeko.
Sail honek, hasieratik bertatik,bi jardun maila izan ditu:
· Emakumeen eskubideen zabalkundea, informazio eta sentiberatze kanpainak eginez.
· Emakumeen gizarte sustapena: ikastaroak, mintegiak eta hainbat jarduera.
Horrek ez du esan nahi etorkizunean jardun mailak handituko ez direnik.
NOLA JARRI HARREMANETAN BERDINTASUN ZERBITZUAREKIN:
Posta elektronikoaren bidez: berdintasuna@uribekosta.org
Telefono bidez: 94.657.92.82
Posta arruntaren bidez: Gatzarriñe 4 – 48600 Sopelana
LEGERIA
4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa
Ley orgánica 3/2007, de 22 de marzo, para la igualdad efectiva de mujeres y hombres. Parlamento español. (Documento PDF / 828 kb)
Ley integral contra la violencia de género (Documento PDF / Tamaño 568 Kb)
Ley reguladora de la Orden de protección de las víctimas de violencia doméstica (Documento PDF / 30 kb)
Ley de conciliación de vida familiar y laboral (Documento PDF / Tamaño 210 Kb)
Ley de promoción de la autonomía personal y atención a las personas en situación de dependencia
Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako V. Plana. IX. Legealdirako jarraibideak
PARTE HARTZEKO FOROA:
Uribe Kostako Emakumeek Parte Hartzeko Kontseiluak arautzen du herritarrek berdintasun politiken eremuan duten parte hartzea. Mankomunitatea osatzen duten zazpi udaletako emakumeek har dezakete parte bertan, bai nor bere kabuz, bai emakumeen erakundeen bidez.
Kontseilu hau 2006ko abenduan abiatu zen eta mankomunatua da. Uribe Kostako Emakumeek Parte Hartzeko Kontseilua izena eman zitzaion, eta Berdintasun Zerbitzuak eta Mankomunitateko udalerrietako emakumeen elkarte gehienek osatzen dute.
Parte hartzeko gune bat da, aholku emailea, baina ez erabakitzailea. Hona hemen bere helburuak:
· Eskualdeko elkarteen eta emakumeen bilgune eta trukegune izan dadin saiatzea.
· Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietako elkarteek eta bertako emakumeek parte hartzeko bidea sendotzea.
· Berdintasun Zerbitzua, emakumeak eta emakume elkarteak koordinatzeko eta informazioa elkartrukatzeko tresna izatea.
Uribe Kostako emakume guztiek irekita dituzte Emakumeen Kontseiluaren ateak, hala nahi badute. Bertan parte hartzeko, jarri harremanetan gurekin berdintasuna@uribekosta.org helbide elektronikoaren bidez.
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
Euskal Autonomia Erkidegorako erreferentziazkoak diren dokumentuen arabera , emakumeen aurkako etxeko tratu txartzat hartuko da oraingo edo lehengo familia harreman eta/edo harreman afektibo batean emakume nerabe edo heldu baten aurkako indarkeria fisikoa, psikikoa, sexuala edo beste mota bateko indarkeria erabiltzea, emakumea menderatzeko, azpiratzeko eta erasotzaileak harremanean agintea eta boterea izateko.Tratu txartzat hartuko da horrek guztiak emakumearengan sufrimendua edo kalte fisiko edo psikikoa sortzen badu.
Era berean, hona zer diren sexu erasoak: indarkeria edo larderia tarteko direla gertatzen diren erasoak. Kasurik argiena bortxaketa da, bortxaketaren forma guztiak, hain zuzen. Eta hona zer diren sexu abusuak: indarkeriarik edo larderiarik gabe egiten diren erasoak. Hemen sartuko lirateke nahimena edo adimena gutxiagotuta edukitzeagatik (adingabekoak, zentzumenik ez daukaten pertsonak edo ezgaitasun psikiko batzuk dauzkatenak eta abar) baliozko adostasunik eman ezin dezaketen pertsonen aurka egindako abusuak.
Emakumeen aurkako indarkeriak giza harremanen funtsari berari eragiten dio, eskubideen eta osasunaren aurka atentatuz. Oraintsu arte, esparru pribatuan ezkutatuta geratu denez eta arazo partikular edo intimotzat jo izan denez, inolako zigorrik jaso gabe egin da.
Tratu txarrik edo sexu indarkeriarik jasatekotan, nahi baduzu zerbitzu hauekin jar zaitezke harremanetan:
Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasun Zerbitzua: Bertan, aholkuak eta laguntza psikologikoa, juridikoa, ekonomikoa, ostatuei buruzkoa... emango dizkizute, eta hori guztia doan.Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.Sopelanan, Larrabasterran, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatean. Gatzarriñe, 4. Telefonoa: 94.657.92.82
Polizia: Erasoren bat jasateko arriskua izatekotan edo Gizarte Zerbitzuak itxita daudenean, jo Udaltzaingora edo Ertzaintzara. Bertan, behar duzun arreta emango dizute. Ertzaintza: 112
Osakidetzako larrialdiak: Lesio fisikorik edo psikikorik baldin baduzu, zoaz osasun zentro batera, azaldu egiezu zein den lesioen jatorria eta eska ezazu medikuaren txostenaren kopia. Osakidetzako larrialdiak: 94 410 00 00.
Telefono arreta: Bada telefono bidezko informazio zerbitzua, etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei arreta emateko. Doako zerbitzua da, eta telefono bidezko laguntza psikologikoa ematen du 24 ordutan, asteburuak barne. Telefono bidezko arreta zerbitzua: 900 840 111.
Biktimari Arreta emateko Zerbitzua (SAV): Informazioa eskaintzen die biktimei beren eskubide eta legezko prozedurei buruz; lagundu egiten dituzte epaiketetara joaten; laguntza psikologikoa ematen diete.
Bilboko SAV: 94 401 64 87 edo 900 400 028 (doakoa)
EMAKUMEENTZAKO AHOLKULARITZA PSIKOLOGIKOKO ZERBITZUA
Psikologiako profesionalak, joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadatik gaur egun arte, hainbat programa eta zerbitzutara sartu dira. Programa eta zerbitzu horien artean, emakume eta gizonen arteko berdintasun zerbitzuak daude. Zerbitzuon helburua da, batetik, berdintasuna lortzea, eta bestetik, emakumeei eragin eta sexu bereizkeriatik eratorritako arazo espezifikoen aurrean (tratu txarrak, sexu erasoak, nahi gabeko haurdunadiak...) aholkularitza eta terapia espezializatua ematea. Zerbitzu honetako psikologiako profesionalek horren beharra duten emakumeen balorazio eta diagnostiko psikologikoa egiten dute, bai eta dagokion laguntza terapia eta ondorengo jarraipena aplikatu ere. Era berean, arazo horien agerpenari aurrea hartzeko sentiberatze kanpainak prestatzeko lanetan, aholkularitza ematen diote Berdintasun Zerbitzuari eta, hortaz, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateari ere.
Zerbitzu honen bitartez, egoerari hobeto aurre egiteko estrategiak, tresnak eta teknikak eskuratu nahi zaizkie horren beharra duten emakumeei. Zerbitzuak, halaber, laguntza eman nahi die emakume horiei emozionalki susper daitezen, beren autoestimua hobe dezaten eta beren burujabetasun emozionala gara dezaten.
Berdintasunerako eskubidea benetakoa izan dadin, zerbitzu honek erantzuna emango die emakume eta gizonen arteko berdintasun politikei, eta horretarako, esku hartzeko oinarrizko irizpide gisa, emakumeen promozioa eta ezberdintasunari aurrea hartzea planteatzen dira. Psikologiako profesionalek horren beharra duten emakumeen balorazio eta diagnostiko psikologikoa egiten dute, bai eta dagokion laguntza terapia eta ondorengo jarraipena aplikatu ere.
Zerbitzu honen helburuak
Orokorrak
ï‚· Emakumeari eragiten dioten arazo espezifikoen aurrean (tratu txarrak, sexu erasoak, banantzeko prozesua, “habia hutsik”, gizarte ezberdintasuna...) aholkularitza espezializatua ematea.
ï‚· Uribe Kostako Mankomunitateko biztanleriaren sektore honen problematikaren errealitateari buruzko estatistikak egin eta datu objektiboak ematea.
Espezifikoak:
· Emakumearen problematika ebaluatu eta diagnostikatzea, kasu bakoitzerako eskuhartze espezifikoa egitearren.
· Familian, portaeretan, harremanetan, gizartean eta komunikazioan oinarrizko gabeziak dituzten emakumeei orientabidea eta aholkularitza psikologikoa ematea.
· Emozio laguntza, orientabide eta aholkularitza psikologikoaren bidez, emakumearen funtzionamendu egokitzailea eta osasuntsua sustatzea.
· Zailtasunak sortzen diren esparruetako arazoak konpontzeko baliabide pertsonalak eta inguru baldintzak bultzatzea.
· Emakume izatearen eta inguruarekiko egoeraren gaineko kontzientzia handiagoa errazten duten prozesu eta trebetasun kognitibo, sozial eta pertsonen artekoak garatzen laguntzea.
Zerbitzu honetara jotzeko, jarri harremanetan Berdintasun Zerbitzuarekin: telefonoa, 94.657.92.82; edo helbide elektronikoa, berdintasuna@uribekosta.org
ESTEKA INTERESGARRIAK
Emakunde. Emakumearen Euskal Erakundea
Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritza Nagusia
Bizkaiko Foru Aldundiko Genero Indarkeriaren Behatokia
Berdinsarea. Eudel
Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. Akordioa
Instituto de la Mujer. Madrid
Emakumeen Dokumentazio Zentroa








