BADATOR BELDUR BARIK 2011

Printer-friendly versionSend to friend
BeldurBarikAurpezpena

Beldur Barik lehiaketaren helburua emakumeen aurkako indarkeria gaitzesten duen adierazpen artistiko oro aitortzea, balioestea eta sustatzea da.
Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa helburua izanik, lehiaketaren inguruan hainbat ekintza jarriko ditugu martxan. Horien bitartez, gazteek indarkeria sexista ezagutu eta igarri ahal izateko tresnak eta baliabideak eskuratuko dituzte, gazteekin portaera sexisten prebentzioa landuko dugu eta erasoen aurrean gazteak rol aktiboa izatera bultzatuko ditugu.

Aurten, Beldur Barik lehiaketa berrikuntza ugarirekin dator. Besteak beste, ikastetxeak lehiaketan modu aktiboagoan parte hartzea helburu duten berrikuntzak izango dira.

Irailean, informazio gehiago jasoko duzue. Edozein galdera izan ezkero, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen Berdintasunerako Zerbitzuarekin kontaktatu itzazue (94 657 92 82 // berdintasuna@uribekosta.org).

Ondo pasa oporretan!

Irailera arte!