URDULIZEN, AUTODEFENTSA IKASTAROA EMAKUMEENTZAT

Printer-friendly versionSend to friend
pic15724.jpg

Ikastaro honen bitartez, Urduliz eta berste Uribe Kostako herriko emakumeok erasoak identifikatzen ikasiko dugu, eta aztertuko dugu indarkeria nondik datorren eta nola eraikitzen den, bai eta zein diren ere horren ondorioak maila indibidualean zein kolektiboan. Bestalde, eguneroko bizitzan aurki ditzakegun eraso fisiko, hitzezko edo psikologikoen egoerei erantzun eta ebazteko mekanismoak bilatuko ditugu denon artean.
Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzutik, Urdulizeko Udaletxetik, Inolaren laguntzaz, ikastaro honen bidez, gure eskubide eta gaitasunen gaineko kontzientzia hartzea ahalbidetzen duen espazioa eraiki nahi dugu, eta konfidantza eta segurtasuna bultzatu nahi ditugu, indarkeriaren inguruko mitoak apurtuz eta emakumeen ahultasun fisikoaren estereotipo zaharrak desmitifikatuz.
Hainbat lan arlo planteatuko dugu, eta horien bitartez aztertu eta sakonduko dugu zergatik sortzen den indarkeria sexista. Ikastaroaren bidez era berean ikasiko dugu zein garrantzitsuak diren hizkuntza, publizitatea, hedabideak, gorputz adierazmena eta musika gurekiko —emakumeekiko— eraso jokabideak normaldu eta ondoren natural bihurtzeko prozesuan.
Ikastaroa doakoa da, eta 14 eta 90 urte bitarteko emakume guztiek har dezakete parte. Modu erraz batean eta teknika ikasterrazak erabiliz irakatsiko digute nola defendatu behar dugun geure burua eguneroko bizitzan modu batean edo bestean aurki ditzakegun sexu erasoen aurrean, geu baikara eraso horien biktimak.

ARROPA EROSOA ERAMAN BEHAR DA.

 

Lekua, egunak eta ordutegia:

Urtarrilak 28 - 29
Barikua: 16 a 20 horas
Zapatua: 10 a 14 horas y de 15,30 a 19,30 horas
Lekua: Kultur Etxea, Aita Gotzon, 16bis
Izena emoteko : Inola Emakumeen Elkartea, 94.676.34.96 inola@inola.es  edo Uribe Kostako Mankomunitateko Berdintasun Zerbitzua berdintasuna@uribekosta.org 94.657.92.82