ERRETZEARI UTZI NAHI DIOZU?
Maiatzak 31an Nazioarteko tabakorik gabeko eguna dela eta, abian ipini berri den “tabakoaren kontrako” legeak bultzatuta, Mankomunitateko Drogamenpekotasun Zerbitzuak, maiatza eta ekaina bitartean Erretzeari uzteko taldeko-terapia programa antolatu du.
Aukera ezin hobea da erretzeari uztea pentsatu duten pertsonentzat.
Programan hurrengo gauzak eskaintzen dira:
o A.E.C.C.eko psikologo baten laguntza izango duen talde-terapian hartzeko aukera.
o Psikologoak erretzeari uztea errazteko teknikak erakutsiko ditu.
o Gainera, egoera berberean dauden beste batzuekin elkartzeak ere eragin terapeutikoa dauka.
Programa honela burutuko da:
o Terapiak 7 asteko iraupena du. Astero, ordubeteko saioak egingo dira.
o Terapian parte hartu ahal izateko, aurretik informazio-hitzaldi batera etorri behar da inolako konpromiso barik.
o Gero, jarraipen telefonikoak egingo dira 3, 6, eta 12 hilabetera.
Tabakoari utzi eta laster honelako abantailak igarriko dituzu:
o Errazago hartuko duzu arnasa eta gutxiago nekatuko zara.
o Dastamena eta usaimena berreskuratuko dituzu.
o Eztula desagertu egingo zaizu.
o Gaixotasun larriak harrapatzeko arriskua asko gutxituko zaizu.
o Eta askoz gehiago ere...
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA:apirilak 29, 13:00k arte
BALDINTZAK:
Gutxienez, 10 pertsonako taldea osatu beharko da.
Tratamendua hasi aurretik, galdetegi bat bete beharko da.Galdetegiaren emaitzaren arabera, kasuan kasuko pertsona programan parte hartzeko egokia den ala ez aztertuko da.
40€-ko gordailua utzi beharko da; eta tratamenduaren amaieran, saio guztietara etorri bazara, itzultzeko eskatu ahal izango duzu.
LEKUA: Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea (Gatzarriñe, 2-4 - Sopela) / Metro: Larrabasterra
DATAK:maiatzak 3 (informazio-saioa), 17, 24 eta 31, eta ekainak 7, 14, 21 eta 28.
ORDUTEGIA:17:30etatik 18:30ak arte.
Etorri nahi baduzu, jarri zaitez harremanetan Uribe Kostako Mankomunitateko Drogamenpekotasunari Aurrea Hartzeko Zerbitzuarekin:
Tel.: 94.657.88.10 (8:30 - 14:00)
E-posta: preven@uribekosta.org








