GIB/HIESAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA
Urtero bezala, Drogamenpekotasun Zerbitzutik, aurten ere HIESAren Aurkako Nazioarteko Eguna (Abenduak 1) ospatzeko zenbait ekintza burutuko dira. Horietariko bat ExpoHIESA da. Honen helburua GIB/HIESAren aurkako borrokaren ikuspegi soziala ikustea da. Horretarako 80ko hamarkadatik gaur egunera egin diren kanpaina ezberdinen kartelak erakutsiko dira hurrengo lekuetan:
Urduliz Kultur Etxea: Abenduaren 13 tik 18ra
Kurtzio Kultur Etxea: Abenduaren 13tik 17ra
Plentziako Gaztelekua: Abenduaren 14tik 18ra
Gorlizko Erakusketa Gela: Abenduaren 13tik 15era
Anima zaitezte!!!








