HEZITZAILEEN HEZIKETA
Drogamenpekotasun Zerbitzutik ikastaro bat kudeatuko dat. Bertan mankomunitatean erroldaturik dauden gizarte agenteek parte hartu dezakete drogamenpekotasun arloko ezagutzak eskuratzeko.
Lekua: Plentziako Kultur Etxea (Goñi Portala).
Datak: Otsailaren 10, 17 eta 24a, eta martxoaren 3a. 17:00etatik 19:00ak arte.
Baldintzak: Uribe Kostako Mankomunitatean erroldaturik egotea; 18 urte baino gehiago izatea; drogamenpekotasun arloarekin zerikusia duten titulazioen ikaslea izatea edota ikasketak burutu izana.
Izen-ematea: Urtarrilaren 21eraino Goñi Portalen. Gutxienez 7 pertsona eta gehienez 25. Dohainik.
Edukiak: Kontzeptu orokorrak; Tabakoa, Alkohola eta Kannabisa; Beste droga batzuk; babes eta arrisku faktoreak eta; Zer egin genezake? Teoriatik praktikara (kasuak).








