BIZIMETA ZERBITZUA KOBRATZEN HASIKO DA, CREDITRANS, GIZATRANS EDO HIRUKOTRANS TXARTELEN BIDEZ

Printer-friendly versionSend to friend
1)Erabiltzaileen txartela hurbildu2)Bizikleta mota aukeratu 3)Creditrans, txartela sartu4)Bizikleta hartu
Abuztuaren 2an, BIZIMETA bizikleten mailegu zerbitzua, kobratzen hasiko da Creditrans, Gizatrans eta Hirukotrans txartelekin.
 
 
Ordainketa, BIZIPUNTU guztietan ipini diren txartelak baliogabetzeko makinen bitartez egingo da.
 
Bizikleta arrunta hartuz gero, zerbitzua 0,15€ izango dira eta bizikleta elektrikoa hartuz gero 0,30€ ordaindu beharko dira. Erabilera bakoitza gehienez bi ordukoa izango da, orain arte bezala.
 
Creditrans txartela, kiosko, Bizkaibus eta metro geltokietan eta BBK kutxazainetan eros daiteke, zenbatekoa 5€ , 10€ eta 15€ delarik.
 
Gizatrans, 65 urtetik gorakoentzat, %65 edo gehiagoko ezintasuna dutenentzat eta erabateko ezintasun iraunkorra edo balioezintasun handia dutenei zuzendutako txartela da.
 
Hirukotrans, ordea, familia ugarientzat da.