ZORIONAK BIZIMETA!

Printer-friendly versionSend to friend
IDAE_EVE_009.jpg

Bada urte bat, BIZIMETA, Uribe Kostako 7 udalerrietan, bai bizikleta estandar eta bai bizikleta elektrikoen mailegu zerbitzua, martxan jarri zenetik. 
Lehen urte honetan, 1.120 pertsona apuntatu dira zerbitzura, batik bat Gorliz eta Plentziakoak.

BIZIMETA-ren lehen  urteurrena ospatzen den honetan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatetik eskerrak eman nahi dizuegu erabiltzaile guztioi, dagoeneko 36.000 km egin dituzuelako zerbitzuko bizikletekin, eta zuoi esker, 5.76 tona CO2 isurtzea ekidatu direlako.

Eskerrik asko berriro  eta  garraiobide alternatibo eta osasuntsua den BIZIMETA-ko txirrinduak hartu, eta pedalei eragitera animatzen zaituztegu!