Birziklapena
| PAPER BILKETA ZERBITZUA | |
|
Paper eta kartoi bilketa zerbitzua hobea emateko, ondorengo aholkuak kontutan har ditzazun erregutzen dizugu: Paper eta kartoia soilik utzi horretarako dauden eudukiontzi urdinetan. |
|
BEIRA BILKETA ZERBITZUA |
|
| Beirazko botila eta gaiak zeure udalerriko "iglú" edukiontzietan utzi. Aurrez beirazko ez diren gaiak kendu, adibidez : kortxo, metalezko tapak, etab. |
| PILA BILKETA ZERBITZUA |
| Zeure udalerriko kale ezberdinetan aurkitzen diren edukiontzi horietan utzi erabilitako pilak. Lankide dendetan dauden edukiontzi berdeetan ere utz daitezke. Edukiontzi bat beteta aurkitu ezkero, deitu telefono honetara: 94.657.92.80, beterik dagoen edukiontzia aipatuz, edo horren ezean, kokatze tokia. |
| TRESNEN BILKETA ZERBITZUA |
|
Ez utzi nonnahi behar ez dituzun altzari edo tresna erabilgarrriak, horrek inguruneari kalte larriak eragiten dizkioten kontrolik gabeko hondakintegiak sortarazten dituelako. Barrika 94.677.10.62 Berango 94.668.00.08 |
| ZARAMAK BERZIKLATU ETA GUTXITZEKO AHOLKU OROKORRAK |
| Erosketa egitera zoazenean, zeure poltsa eraman. Utzi alde batera alferrikako ontziak dituzten salgaiak. Botika hondakinak farmaziara eraman. Sukaldean paperezko eskuzapiak erabili beharrean ohialezkoak erabili. Orriaren alde bietan idatzi. Aparatu askok pilaz funtzionatzen badu ere, hobe da argindarra erabiltzea. Zaborraren kopurua gutxitzeak kutsadura gutxitzea dakar. Ondo itxi zarama poltsak. Erabilitako pilak ez dira zaborra soilik; toxikoak dira. Kristalezko potoan gorde eta eraman dendetara edo birziklaketarako edukionzietara. Berriro erabil daitezkeen salgaiak erosi. |
| BADAKIZU... ? |
| Paper berziklatua, kontsumitzaileak erabilitako paperetik ateratzen dela. Paper ekologikoa, kloroz zuritu gabe egindakoa dela. Paperen fabrikazioan, paper erabilia kloroz zuritu barik erabiltzen denean, paper ekologiko berziklatua deitzen diogula. Beira sano material egokia dela behin eta berriro berziklatzeko. Etxeko zaborraren %7 baino gehiago beira dela: botilak eta kristalezko potoak. Edukiontzira botatzen baditugu, hondakintegietara isurtzen den zabor kopuruaren zati handi bat gutxituko dugu Jakin behar da, gainera, pilak poluzio handia sor dezaketela. Erabilitako pilak zaborrera botatzen badira, barne duten pozoidun gaiak (metal astunak, hala nola, merkurioa, beruna eta kadmioa) gure elikadura katean sar daitezke gizakien kontsumorako edo urezketarako urarekin kontaktuan sartuz, isuri dadin gramo batek bi miloi litro ur kutsatu ahal dituelarik. Berehala izango dugu mota guztietako hondakin kutsagarriak berziklatzeko GARBIGUNEA. |







