Ekoscan
URIBE KOSTAKO MANKOMUNITATEAREN 21 TOKIKO AGENDAKO EKINTZA PLANEAN, HELBURUETAKO BAT TOKIKO ADMINISTRAZIOAN INGURUMENEKO ERAGINKORTASUNA BILATZEA DA.
Helburua lan-metodo bat ezartzea da, ingurumenarekiko jokabidea hobetzen laguntzen duena, modu errazean. Horrela, baliabideei etekin handiagoa atera ahal izango diegu eta hondakin gutxiago sortu.
Proposatzen den lan-metodoak ondoko gakoak ditu:
- Zuzendaritzaren konpromisoa
- Ingurumen Egoeraren Ebaluazio Txostena
- Ingurumena Hobetzeko Plana eta jarraipena eta emaitzak neurtzea (adierazleak)
Ingurumenarekiko konpromisoa onetsi ondoren, ingurumen-egoera aztertu da, eta hortik Ingurumena Hobetzeko Plana ondorioztatu da. Planaren helburu nagusiak orain azalduko ditugu. Helburu horiei jarraipena eta kontrola egiteko asmoz zenbait adierazle finkatu dira.
Uribe Kosta Mankomunitatean Ingurumena Hobetzeko Plana
1. PAPERAREN ETA FOTOKOPIEN KONTSUMOA %5 MURRIZTEA
2. TONERRAREN KONTSUMOA %2 MURRIZTEA
- Inprimatzean edo fotokopiatzean, alde bietatik egingo da edo orri bakoitzeko bi orrialde egingo dira.
- Beharrezkoak diren agiriak soilik inprimatuko dira.
- Zirriborroetarako edo garrantzitsuak ez diren barne-agirietarako, alde batetik bakarrik inprimatu diren paperak berrerabiliko dira.
- Batzarretako aktak informatizatu egingo dira eta e-mailez banatu.
- Faxak baieztatzeko orria ez inprimatzeko ahalegina egingo da.
- Barne-agiriak e-mailez banatzeko ahalegina egingo da.
- Posta elektronikoaren formatuan ingurumen-kontzientziako esaldi bat sartuko da, e-mailak ez inprimatzeari buruzkoa.
3. PILEN KONTSUMOA ETA SORRERA %20 MURRIZTEA
- Pilekin dabilen gailurik ez da erabiliko
- Berriz karga daitezkeen pilak erabiliko dira gailu elektronikoetan, ahal den guztietan.
- Gailu mistoak (pilak eta sarea) entxufaturik edukiko dira, ahal den guztietan.







